Antzerki eta ‘clown’ ikastaroak antolatu ditu Oiasso museoak

Antxeta Irratia 2023ko urr. 11a, 00:00

Kultura klasikoaren parte garrantzitsua izanik eta arte eszenikoen alde museoak egin duen apustuaren baitan, 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzerki tailerra proposatzen du, asteartero, udazken honetan. Ane Eguiazabalen eskutik izango da, eta helduek espresioa lantzeko ‘clown’ hastapenak egiteko aukera ere izango dute.

Irungo Oiasso erromatar museoak antzerkiaren aldeko apostua egina du. Kultura klasikoari estuki lotutako disziplina izaki, historia ikasteaz gain, antzerkitik ere asko ikasi daitekeela sinetsita daude. Eta urteotan udako Dies Oiassonis Jaialdian antzezlan klasiko zenbaitzuk proposatu bezala (aurten Medea obra), Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioarekin ere, harremanak estutu ditu. Ildo beretik, 2.000 bisitari jaso dituen “Puro Teatro” erakusketa antolatu dute udan.

Bestalde, joan den astean erromtar termak berreskuratzeko lanak behin abiatuta, elementu honek eskainiko duen espazio berria antzerki eskaintzari bultzada emateko helburua du museoak etorkizunean. Baina bien bitartean, ez dago geldi. Eta haur zein helduentzako antzerki eskolak eskainiko ditu udazken honetan. Eskarmentu handia duen Ane Eguiazablen eskutik, asteartero 17:15ean 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako ordubeteko tailerra (izen-ematea 20 eurotan) izango da. Eta jarraian, helduentzako clown hastapenak egiteko aukera. “Iruditzen zaigu arte eszenikoak bultzatu behar ditugula, erromatar garaian garrantzitsua izan zelako”, dio Juanjo Jimenez Oiasso museoko zuzendariak. 

Erlazionatuak