Gipuzkoan 120 bat emakume aintzindarik arkeologian eragindako iraultza balioan jarri dute Irunen

Antxeta Irratia 2023ko urr. 10a, 00:00

‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ proiektua aurkeztu du Oiasso erromatar museoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesarekin eta Aranzadi zientzi elkarteak lagunduta. Erakusketa martxoaren 31 arte zabalik egongo da, baina hitzaldiek, elkarrizketa dokumentala, liburua eta eskoletan “erreferenteak” lantzeko material pedagogikoak osatzen dute ekimena.

Proiektu oso baten abiapuntua besterik ez da. Baina mugarri bat markatuko duelakoan dago Aizpea Goenaga, Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Urtebete luze eman du proiektu hau abian jartzeko. Batetik, emakume arkeologoak identifikatu eta haiekin harremanetan sartu, erakusketaren parte den dokumentala osatzeko haiekin elkarrizketak grabatzen, baita haien indusketa lanak zerrendatzen eta erakusketa antolatzeko haiek lurpetik ateratako piezak biltzen. “Objetuetan oinarritutako erakusketa bada ere, emakumeek lurpetik ateratakoak dira”, nabarmendu du Aranzadiko lehendakariordea Lourdes Herrastik. Bera da arkeologa aintzindari horien artean, baita erakusketan lagundu duen Mertxe Urteaga hondarribiarra ere. Oiassoko Portu erromatarra berak aurkitu zuen 1992an Irungo Santiago kalean. Eta erromatar museoko zuzendaria izan zen urte luzetan. Goizane Alvarez Gipukoako Kultura diputatuak ere azpimarratu du, “Oiasso museoa dela emakume horien adibide garbiena, eta “arkeologia profesionala garatzen lagundu zuten emakumeekin bidegabekeri historikoa zuzenduko duen proiektua” dela. Izan ere, Oiassoko erromatar portuarekin bezala, historiaurrea edo memoria historikoa berreskuratzeko “indusketa asko eta asko zuzendu dituzten arren, ezezaguna da haien lana”.

Eraskusketa martxoaren 31 arte izango da Oiasso museoan. Baina aipatu bezala, erakusketa bat baino gehiago da. Emakume arkeologoekin elkarrizketa dokumentala egin dute, eta Aranzadik liburua plazaratuko du azaroan honi lotuta. Gainera, hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatuko dituzte emakume arkeologo desberdinekin, eta material pedagogikoa prestatu dute eskoletan landu ahal izateko. Belaunaldi berrientzako berdintasuna lantzerako garaian “erreferenteak” garrantzitsuak baitira, eta Gipuzkoan arkeologia emakumeen disziplina bat dela nabarmendu daiteke.