Orain arte, hilerokodun gorputzek bere zikloaren informazio applikazioren batean eguneratua gorde nahi izanez gero, erdara hutsean ekoiztuak ziren denak eta kasik gehienek, hor jasotako informazioa saltu egin dute, enpresa handiei gehienetan.
Bada oraingo honetan, egoera iraultzea lortu du Ara Gorputz irungo kooperatibak I Ametza informatika taldearekin batera.
Zikloan.eus atariaren bidez, app-a deskargatzen aukera emateaz gain, aplikazio euskaldun eta informazioaren saldu-erosketarik gabekoa sortu dute. Web gune horretatik bertatik deskargatu behar da, garapen prozesua askoz ere errezagoa izanen baita horrela, besteak beste. Uste baino harrera hobe eta beroagoa jaso du jada egitasmoak.
Aitziber Zapirain lankideak, Ara Gorputz taldeko Enara Iruretagoianrekin hitz egiteko aukera izan du.