Garapen iraunkorra eta ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan eztabaidatzen duen dokumental festibala ospatuko dute Hendaiako Varietes zinemagelan urriaren 5ean eta 6an.
Utopiak egi bilakatu daitezkeela sinetsita, Egiazko Utopien Zinema Festibalaren bosgarren edizioa antolatu dute. Oraingo honetan, gai nagusia janaria edo elikadura izango da. Eta orotara, zazpi proiekzio programatu dituzte.
Sartzeen prezioa 4 eurokoa da saio bakoitzeko. Eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, festibalaren berezitasun nagusia da, proiekzioen ondokoa. Izan ere, mahainguruak antolatzen dituzte, eta dokumentalaren egileekin ez ezik, gaiari lotutako aditu eta ikertzaileek eta tokiko eragileekin eztabaida eta gogoeta ematen da. “Zinema bai, baina alde akademikoa, sorkuntza eta arlo soziala uztartzen dituen festibala da”, azpimarratu du Itxaso Iparragirrek. Hau da, solasaldi baten bueltan, gogoetatu eta ikasteko aukera ematen duela.
Festibalaren idekitzea urriaren 5ean goizeko 9:00tan egingo dute Varietes gelan. Eta bertan proiektatuko dituzten dokumentalen programazioa www.hendaye.fr atarian duzute.