Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak, Marijo Noain historialaria izango du gonbidatu datozen asteetan. 2018az geroztik hainbatetan egin izan duen bezala, historiaren pasarteetan ezkutuan geratu diren emakumeak izango ditu aztergai urriak 4an, azaroaren 8an eta 15ean izango dira Emekiren Puntaleko egoitzan, 19:00etan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua ‘Emakumeak eta Boterea’ du izena, eta Kleopatra izango dute hizpide aurreneko hitzorduan. Akitaniako Leonor edota Frantziako Isabelen figurak ere landuko dituzte hurrengoetan. Antzinatea genero ikuspegitik landuz, emakumeak historian izandako garrantzia azalerazi nahi du Emekik. Hitzaldi hauetarako ez dago izena eman beharrik, baina garaiz joatea komeni da.
Bestalde, Hondarribiko Puntu Beltzen Mapa eguneratzeko eta ekintza-plan bat osatzeko, aldundiaren laguntzarekin aurrera eramango dute HondArgia proiektuan herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egiteko epea zabalik jarraitzen duela gogoratzen du elkarteak. www.hondargia.com atarian egin daiteke.