Irungo alkateak, Jose Antonio Santanok herritar kolektibo batek Hendaia, Irun eta Hondarribiko alkateei duela 3 aste entregatutako 12.654 sinadurak gogoan hartu ditu, frantses gobernuak Avenida Zubiko hesia kentzeko "herritarren konpromisoak" izan duen eragina nabarmentzeko. Irungo herriak eraikitako zubiak bere funtzioa berreskuratzen duela azpimarratu du ere, "bi herri lotzekoa". Eta espainiar eta frantses estatuen arteko muga 500 kilometro inguru dituela gogoan, "arrisku terrorista kontrolatzeko 12 metro itxita mantendu izana praktikoa ez delakoan", zubia behin-betiko ireki dutelakoan dago.
Igor Enparan, Hondarribiko alkateak ere, Irun Hendaia eta Urruña-Pausurekin lotzen dituen sei zubietako bakar horretan hesia jarri izanak duen logika falta agerian utzi du. Eta "lotsaren hesia behin kendu dutela, politika migratorio arrazistekin amaitzeko" lanean jarraitzeko beharra aldarrikatu du goiz honetan Antxeta Irratiak egindako Goizeko Kafea berezian.
Entzun Irun eta Hondarribiko alkateek egindako adierazpenetako batzuk ondoko bilduman.