Astearte arratsaldeko 15ak aldera gertatu da istripua. Hego Euskal Herriko matrikuladun auto batek Santiago zubian frantses poliziak duen etxola jo du, kalte material nabarmenak sortuz. Etxola babesteko lurrean zegoen hormigoizko bloke bat mugitu du kolpeak, eta etxolaren pareta bat zapaldu du.
Istripua gertatu den momentuan ez zegoen kontrolik, eta dirudienez ezkerreko errailetik trafikoa aurreratzen ari zen autoa. Segidan hurbildu dira Hendaiako mugako poliziako agenteak, Hendaiako suhiltzaileen anbulantzia bat eta herriko etxeko mantenuko langileak. Suhiltzaileek autoko gidaria artatu dute.