Mikel Esnaola lezotarrak jantzi du gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurreskuaren txapela

Antxeta Irratia 2023ko aza. 6a, 09:11

Orotara 10 dantzari lehiatu ziren atzo Hondarribiko Itsas Etxean ospatutako Gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurresku txapelketa nagusian. 

Atzo arratsaldean Gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurresku txapelketa nagusia jokatu zen Hondarribiko Itsas Etxea auditoriuman, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Orotara10 dantzari lehiatu ziren: Irati Olaizola (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi), Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Maider Encina (Legazpi), Ane Jaunarena (Lezo), Mikel Esnaola, Maitane Irurzun eta Izadi Urbano. Dantzariek, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta, Aurkez aurke (desafioa) eta soinu zaharra bat (Betronio handia, Ehun dukat eta Grazianaren artean dantzari bakoitzak aukeratu zuena) dantzatu zituzten. Zortzikoa berriz, aurreko dantzetan puntuazio altuen lortu duten 6 dantzarik eskaini dute.

Epaimahaia osatzen zuten 3 lagunek (Jose Luis Vallejo, Nahikari Vizuete eta Nagore Indakoetxea), txapelketa honen epaia eman zuten. Eta Lezoko Mikel Esnaolarentzat izan zen garaipena eta ondorioz, Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa, Txapela eta 400,00 € jasotzeaz gain, Tomas Murua eskulturgilearen lana hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu zuen.

Bigarren saria Oiartzungo Mattin Etxebesterentzat izan zen,  Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa eta 300,00 € eraman zituelarik. Eta hirugarren saria Lezora eraman du Ane Jaunarenak, trofeoa eta 200,00 € jaso zituen.