Musika

Liher taldeak etenaldi luze bat eginen duela iragarri du

Maia Muruaga 2023ko aza. 20a, 09:25

Liher taldeak “Eta hutsa zen helmuga”  biraren azken kontzertuen ondotik etenaldi luze bat eginen duela iragarri du.

Abenduan Durangoko azokarako talde donostiarrak “Versus” izeneko maxi-single bat (binilo bat) plazaratuko du. Biniloa  zazpi kantuz osatuta izanen da eta azken hilabeteetan argitaratutako “Eramaten” eta “Hortzak” kantuak aurkituko dira.

Maia Muruaga Lide Hernandorekin mintzatu zen, eta pausaren ondotik itzultzeko asmoa baduten arren, "galdera ikur bat" beti hor dela aitortu dio. 

Erlazionatuak