Joan den azaroaren 15ean Ficoban antolatutako XXX. Enpleguaren Asteak aurkeztutako 40 enpresa zein lan bilaketarako hurbildutako 500 pertsonen beharrak asetu ditu aurten. Bidasoa Bizirik garapen agentziak parte hartzaileen artean egindako inkestaren arabera, enpresen %90ak beren beharren araberako "langile profil interesgarriak" aurkitu dituztela. Eta lan bila euren curriculuma besopean eraman eta lan-elkarrizketak egiteko aukera izan dutenen %95ak baikorki baloratu du ekimena.
Hainbat sektoretako 40 enpresak, aldi baterako laneko enpresekin, LANBIDE edota POLE EMPLOI bezalako enplegu-zerbitzuekin eta eskualdeko beste erakunde batzuekin batera, orotara, 450 lanpostu baino gehiago eskaini zituzten egun horretan. Azken edizioetan industria-sektoreko enpresak gero eta presentzia handiagoa dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Horren haritik, XXX. edizio honetan industria (% 20), merkataritza (% 17,2), logistika eta garraioa (% 15,9) eta ostalaritza (% 14,5) sektorekoak izan dira lan eskaintzak.