Hasi da Greba Feminista Orokorra Bidasoaldean

Aimar Lopez 2023ko aza. 30a, 08:35

Gabiria industrialdean piketea egin dute goizean goiz

Goizeko 6:00tan Gabiria industriagunean piketea egin dute grebalariek, eta 8:00ak pasata zirela abiatu dira karabanak Irun eta Hondarribitik.

Zaintza publiko eta unibertsala aldarrikatzen dituen Greba Feminista Orokorra da gaur. Mugimendu Feministak deitua eta sindikatu eta eragile anitzen babesarekin, « Denon Bizitzak Erdigunean » lemapean ari dira greban.

Hamarka autok Irun eta Hondarribiko errepideak hartu dituzte goizean goizetik, bozgorailu eta afitxen bidez gaurko aldarriak plazaratuz. Irungo sarreran eta sahiesbidean goizetan izaten den trafiko dentsoan eragina izan du karabanak zenbait minutuz. Honako bideoan ikus dezakegu Jaitzubiako errepide nagusian ordubetez sortu dituen zailtasunak. 

Hondarribian elkartuko dira grebalariak hurrena. Artikulu honetan duzue irakurgai eguneko egitaraua.