Euskalgintza

Euskal Konfederazioak hizkuntza politika berri baterako bide orri bat eskatu du

Aimar Lopez 2023ko abe. 18a, 11:58

Ipar Euskal Herrian %19 dira gaur egun euskaldunak, eta portzentaia gutxituz doa. Neurriak eskatu dizkio euskalgintzak administrazio publikoari.

Hizkuntza politika berri baterako urratsak eman ditzaten galdegin die
Euskal Konfederazioak botere publikoei.

Kanbon larunbatean antolatu duen hizkuntz politikari buruzko jardunaldien
ondoren manifestu bat irakurri zuten, euskararen egoeraren larritasunaren aurrean neurri zahatzak eta ausartak behar dituela euskarak aldarrikatuz.

Euskararen Erakunde Publikoari bide orri bat eskatzen dio Konfederazioak,
2050ean, euskaldunak %30 izan daitezen Ipar Euskal Herrian, gaur egun %19 direlarik.