Etxeko zaporea nahi izaten dugu ordea

Geroz eta gehiago gara egindakoa erosten dugunak

Antxeta Irratia 2023ko abe. 27a, 12:20

Irungo Dunboa auzoan aurkitzen da Janari, prestaturiko janaria saltzen duen denda. 2022.urteko maiatzan zabaldu zituen ateak. Lanean pasatzen dituzten bigarren gabonak dira aurtengoak eta egindakoa erosteko tendentziak goraka segitzen duela berretsi digu bertako sortzaile den Maialen Irigpoien Lesakarrak. 

Abenduaren 28an ostegunarekin, duzue urtats gauerako eskaera bereziak egiteko azken aukera, nahiz eta, aurrerago ere ateak zabalik topatuko dituzuen. Gehienetan familian igarotzen diren otorduak direnez, ez jakin nork,  helduek ala gazteen duten jada prestaturikoa erosteko ohitura gehiago, eskaera ordea handia da. Janari proiektuak dena den, egunerokoa sukaldaturik erosten duten bezero ugari ditu. Berriki irabazi dute Etxalarko Usategiak sariketako urrezko paleta. www.janari.net atarian duzue  nahi adina informazio