El Sueño de la Sultana edo Sultanaren Ametsa animazioko filma urtarrilaren 5etik aitzina izanen da eskuragarri Filmin plataforman. Zinemaldian aurkeztu zuten, Sail Ofizialean, eta euskal zinemaren saria irabazi zuen. Urte luzetako lana da Isabel Herguera zuzendariaren lehen film luzea.
Euskal ekoizpena izateaz gain, euskara ere filmaren hizkuntzetako bat da. Hizkuntzetako bat, euskaraz gain, gaztelera, ingelesa, hindua eta bengaliera ere naturaltasunez nahasten baitira filman zehar.
Istorio feminista da Sultanaren Ametsa, duela mende bat Begum Rokeyak idatziriko Ladyland lur utopikoan inspiratua. Gaur egun kokatua da haatik, Ines pertsonaiak egiten dituen bidaietan utopia hori ezagutzen du eta idazlearen arrastoen gibeletik ibiltzen da. Protagonistari ahotsa jartzen dion Miren Arrieta aktorearekin mintzatu ginen Zinemaldiko estreinaldiaren ondotik, eta plataformetako estreinaldiaren kari elkarrizketa berreskuratu dugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!