larunbatean egun osoko egitaraua prestatu dute

"Altxorraren bila" jokoarekin hasiera emango diote Katea-Landetxako Korrika egunari

Aitor Errazkin 2024ko urt. 15a, 18:40

Urtarrilaren 20an larunbatarekin, "Korrika eguna" antolatu dute Landetxa-Katea auzoan.

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehen hitzordua eguerdiko 12.00etan frontoian iragango da. Bikonet telekomunikazio kooperatibak, 10 eta 15 urte arteko gaztetxoei zuzendutako "Altxorraren bila" jokoa antolatu du.