Ostegunean abiatuko dira Bidasoaldeko etxera egunak

Aitor Errazkin 2024ko urtarrilaren 23a

"Etxerako bidean oztoporik ez" leloarekin, Bidasoaldeko etxera egunak antolatu dituzte.

Egitaraua, ostegunean hasi eta larunbata arte zabalduko dira. Ostegunean, arratsaldeko 18.30etan Palmera-Montero kultur gunean, Joseba Azkarragarekin hitzaldia. Ostiralean, hilabeteko azken ostiraletako elkarretaratzeak: Irunen, Zabaltza plazan 20.00etan eta Hondarribian, San Pedro kalean 19.30etan. Larunbatean, etxera egun nagusia ospatuko da. Iñigo Gebara, Bidasoaldeko Sareko kidearekin hitzegin dugu.

Larunbata: 13.00etan elkarretaratzea eta trikipoteoa ( Irungo San Juango CBA plazatxotik)

                     14:30etan Bazkaria: Irungo Mendizaleak elkartean

                     21.00etan Kontzertuak Hazian: Protokadaver / Pintxada: Stepi / Lilibat System