Azken 30 urteetan aurrera pausorik ez dela eman azpimarratu zuten Seaskako ordezkariek Itxas Etxean ostegun arratsean. Eduki oro euskaraz landu arren, "arrotza duten" hizkuntzan pasa behar izaten dituztelako azterketak ikasleek, oraindik ere. Harro Herri lelo duen aurtengo Korrikak, ikasle, guraso eta langile talde hori omendu nahi izan du, egoera nekez eta gogor honi oihartzuna emateko Euskal Herri osoan eta atzerrian.