Atzar Hadi musika taldea 70. hamarkadako euskal rock-a gogora ekartzeko asmoz sortu zen, Errobi musika taldearen kantuak jotzen dituzte eta datorren urtarrilaren 27an larunbatez Hernaniko Oialume Biltokian eskainiko dute bigarren kontzertua.
Euskal musikari ezagunak bildu dira proiektu honen inguruan, hala nola, Jojo Bordagarai, Patxi Etcheverry, Xabi Albistur, Patrick Calvet, Mikel Artieda, Javier Perez de Azpeitia eta Xabi Pery.
Musikaz baina haratago doan ikusgarria da, 70. hamarkadan murgiltzea proposatzen dute. Asier Arbelaitz lankidea taldekide batekin izan da xehetasun guztiak biltzen.