Baleak elkarteak eta Gure Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak antolaturik, egunak luzatzen hasi direla ospatuko dute kantuan Hendaian larunbatean. Makilak eskuan, koplaka ariko dira herrian zehar, haur, gazte eta zahar.
Gaztelu Areto atarian eman dute hasierako hitzordua, 16:45ean. Herrian zehar ibili ondoan, Baleak elkartean haurrentzako txokolate beroa izanen da. Ondotik, Hendaiako hainbat baserritarako bidea hartuko dute, ilundu ondoan Pausuko Xaian bukatzeko.
Baleak elkarteko Oihane Olaizolarekin izan gara xehetasun eske.