Festibala ostirala honetan Mendizolan kulturgunean abiatuko da

Hendaiako kultur zerbitzuak 12. Bakarka Taulan Festibala antolatu du

Aitor Errazkin 2024ko ots. 6a, 09:56

Hendaiako kultur zerbitzuak bere 12. Bakarka Taulan Festibala antolatzen du otsailaren 9tik 11re Mendi Zolan kultur gunean.  Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa den Bakarka Taulan Festibalak, izenak dioen bezala, publikoaren aurrean bakarrik aurkitzen diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu.

Emankizun mota honek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta emozioak zuzenago eta biziago sentitzeko une berezia sortzen da. Bai artista eta bai publikoarentzat esperientzia intimista eta bakarra izan ohi da. Edizio berri honetan hiru ikusgarri aurkeztuko dira, bi frantsesez eta hirugarrena euskaraz. Nara Perez Rivas, Mendizolan kulturguneko arduradunarekin hitzegin dugu