2024ko otsailaren 7ko berriak

Aimar Lopez 2024ko ots. 7a, 08:32

  • BAGERA ELKARTEAK 2023KO BILANA EGIN DU

Hendaiako elkarte feministak azken urtearen ondorioak aurkeztu ditu eta aurtengorako agiantzak egin ere. Data zehatzetan antolaturiko ekitaldi eta animazio ezberdinez gain, urte osoan zehar bortizkeria jasaten duten emazteei laguntza eman die elkarteak 2023an ere.

  • INAUTERIAK HONDARRIBIAN ERE ASTEBURUAN

Bihar hasiko dira Hondarribiko inauteriak, musika eskolak antolaturiko desfilearekin. Egitarau oparoa izanen da igandera bitarte, bertzeak bertze, larunbatean etxez etxeko puska bilketan ariko direlarik Mairuak. Emeki elkartearen urteroko hitzordua da, Maria Jesus Berrotaranek azaltzen digu.

  • SEASKAKO IKASTOLEK ATE IREKIAK LARUNBAT HONETAN

Otsailaren 10 honetan Ipar Euskal Herriko ikastola guztiek ateak irekiko dituzte, guraso berriei ikastolen proiektua erakusteko. Gure inguruan, Hendaia, Biriatu eta Urruñako ikastolek eginen dute harrera.

  • JEAN MIXEL GARAYAR HENDAIARRAK PILOTA BATZORDEAREN BURUZAGITZA UTZIKO

780 izen emaite gehiago azken hiru urteetan pilota elkarteetan, eta orotara kasik 6000 lizentziadun : Iparraldeko Pilota Batzordeak bilan baikorra atera du berriki antolatu duen biltzar nagusitik.

Horren karietara, Jean Mixel Garayar hendaiarrak jakinarazi du bere kargua utziko zuela, 3 agintaldi ereman ondotik lehendakaritzan. 12 urte horien bildumaz gain, esku huskari buruz eramaiten ari den eztabaidaz galdegin diogu.