2024ko otsailaren 15eko berriak

Koldo Nausia 2024ko ots. 15a, 08:21

  • PSE-EEk uholde arriskuen inguruko diagnostikoa eskatu du Hondarribian

Azken marea bizietan Hondarribiko zenbait eremutan emandako ez ohiko gainezkatzeak ikusirik, bereziki Mendelun, PSE-EE udal taldeak uholde arriskuen inguruko diagnostiko bat egin dezala eskatu dio udalari. Baita marea biziek eragin ditzazketen eragozpenak sahiesteko neurriak har ditzala ere, abuztuan eta urrian bezala, azken egunotako marea biziak martxoaren 11-12an errepikatuko direla aurreikusten dela ohartarazi dute, eta horri begira berehalako prebentzio neurriak eskatu dituzte sozialistek. 

  • Kalez-Kale programaren bigarren fasearen inguruko desadostasuna Hondarribian

Joan den maiatzean, Kalez-Kale programaren bigarren fasea Pasaia kalearen inguruan egiteko proposamena egin zuen Hondarribiko EAJk. Eta 2024ko udal aurrekontuetan ere partida bat sartzeko eskatu zuten inguru hori berrurbanizatzeko, baina ez zen onartu. Akartegi auzoko eremu residentzial horretan esku hartzea beharrezkoa da jeltzaleen arabera.

  • Hendaia, bizitegi sozial gehiago eraikitzeko frantses estatu mailako programaren baitan 

Hendaia, bizitegi sozialak eraikitzeko lagunduak izango diren Ipar Euskal Herriko dozena bat herrien artean aukeratua izan da. Gabriel Attal, Frantziako gobernuburuak jakinarazi du bizitegi sozialak eraikitzeko xedeak dituzten 22 lurraldeen artean ipar Euskal Herria dagoela, gune tentsionatu gisa aitortuta. Eta bertan Euskal Elkargoak aurkeztutako 2.053 bizitegi sozialen egitasmoa onartua izan da. Eta 11 udalerritan egingo dituzte, haien artean, Hendaian. Aipatu beharra dago, herritarren %80k duela eskubidea eskatzeko, edo betetzen dituela baldintzak.

  • Irun eta Hondarribiako familia ugarientzako aholkularitza datorren asteartean

Hirukidek, EAEko familia ugarien elkarteak aholkularitza saioak antolatu ditu otsailaren 20an Hondarribian, Zuloaga Etxean. Aurkezpen ireki bat eginen dute arratsaldeko 18:00tan, baina horrez gain egun osoan zehar buruz-buruko saioak ere eskainiko dituzte. Bertan, eskualdeko familia ugariei dirulaguntzak lortzeko desmartxak nola egin erakutsiko diete, baita azken urteetan agertu diren laguntza berriei buruzko informazioa eman ere.