2024ko otsailaren 16ko berriak

Aimar Lopez 2024ko ots. 16a, 08:01

  • Oharra: mugari buruzko filma baten grabaketa egun hauetan

Muga pelikula grabatzen aritu ziren atzo goizean, Irungo Behobia auzoan, Bidasoa ibaiaren ertzean. Sare sozialetan kezka piztu zen atzo, poliziaren zodiak zenbaitzuk uretan ikusterakoan, eta jende multzoak biltzen ari zirelako. Baina denak figuranteak ziren, eta ez da ezbeharrik gertatu. Muga izeneko filma grabatzen ari dira, eta datozen egunetan Irun eta Hendaiako zenbait lekutan ariko dira eszena desberdinen grabaketak egiten. Esan gabe doa, migratzaileen muga zeharkatzeko zailtasun eta eskubideak lantzen dituen filma dela.

  • Irungo Euskal Jirak larrialdi deia zabaldu du

Urte ugariz egoera delikatuan ibili ondotik, ekonomikoki zein parte hartze aldetik ere, Irungo Euskal Jira desagertzear izan daiteke. Azken urteetako edizioek diru galera nabarmenak ekarri dituzte, eta Irungo Udalarekin izandako negoziaketetan abuztuko lehen asteburuko hitzorduaren antolatzaileek ez dute espero zuten erantzuna lortu. Asteazken honetan bildu dira Cristina Laborda alkatearekin, baina Euskal Jiraren antolatzaileek esan digutenez, honek ez die aterabide handirik eman.

  • BDS Koopek ikerketa bultzatuko du beka batzuen bidez

BDS Koop Eraldaketa Fabrikak krisi globalari “logika soziala eta inteligentzia kolektibotik” erantzuteko helburuarekin, gure lurraldean dauzkagun aukerak sakonean aztertuko dituen behatokia martxan jarri du Gezki ikerketa institutoaren laguntzarekin, zaintza kooperatiboa, ekonomia zirkularra eta polo kooperatiboen egiturak begiz jota. 

  • Haize boladek ezeztaturiko inauteri desfilea, bihar Irunen

Otsailaren 10ean haize bolada indartsuengatik alerta horia zela eta, inauterietako desfilea bertan behera utzi beharrean, atzeratzea erabaki dute udalak eta konpartsek. Eta desfilea ez ezik, indarrak bikoiztu egin dituzte ostalari eta merkatariekin bat eginik, goizeko 11:00etatik ilundu arte programazio zabala eskaintzeko.