- IRUNBUSEK INOIZ BAINO ERABILTZAILE GEHIAGO IAZ
Irungo Udalak ‘Isuri Apaleko Eremua’ zehazteko proiektua garatzen doan heinean, irundarrak autoa alboratu eta garraio publikoa gehiago erabiltzeko ohitura hartzen doazte. Hori irudikatu dute 2023ko IrunBus autobus sareko erabilera datuek. 1.905.434 bidaiari jaso dituzte sareko lau lineek, inoizko markarik onena, pandemia aurreko 2019ko aurreko marka apurtuz. Eta iaz baino 340.000 bidaiari gehiagorekin.
- FICOBAREN ZENBAKIAK ERE, GORA
Ficoba erakustazokak inoizko emaitza positiboenak lortu zituen 2023 urtean. Atzo plazaratutako datuen arabera, 2022an baino %2,5 dirusarrera gehiago lortu ditu, eta urteko 310 egunez okupatua egon da, 137.000 bisitari baino gehiago lortuta. Iaz baino 7.000 gutxiago dira, baina ekonomikoki errentagarriagoa suertatu zaio Ficobari, bereziki antolatutako 12 azoka handiei esker, dirusarrera guztien %68a suposatu dutelarik. Pandemia aurreko mailetan dago orain. Baina Ficobarentzat ona izan bada, are gehiago inguruko jarduera ekonomikoentzat. Ficobaren jarduerak izan duen inpaktu ekonomikoa 32,9 milioi eurokoa izan baita 2023an.
- ELIKAESKOLAREN HURRENGO HITZALDIA BIHAR
Elikaeskolak azaroan Hondarribian ekin zion “Gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko programa” izeneko hitzaldi eta tailer zikloaren hurrengo hitzordua bihar izango da.
Iaz Ama Guadalupekoa ikastetxean hasi zuten elikadura heziketa programa publiko zabalari proposatzen diote orain, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, pandemiaren ondoko urteotan osasun mentala hunkitzen duten elikadura nahasmenduak areagotu egin direla ohartarazi baitira. Bereziki gazteen artean.
Hurrengo hitzordua, 18:30etan Kultur Etxean. Hala, Elikaduraren buelta mitoak deseraikitzea izanen dute aipagai.