- LEHEN SEKTOREAREN MOBILIZAZIO
Euskal Herriko nekazarien batasuna irudikatu dute Biriatun lehen sektorearen mobilizazio historiko batekin
Agintariei ultimatuma eman zieten atzo Iparraldetik, Nafarroatik, Gipuzkoatik eta Bizkaiatik iritsitako ehunka laborarik, abeltzainek eta artzaik, 300 bat traktore ingururekin Biriatuko autobidearen ordainlekua 12:00etatik aurrera hainbat ordutan blokatuz.
Europa, Espainia eta Frantziako agintarien nazioarteko herrialdeetako produktuen lehia desleialarekin amaitzeko, eta beraz, nazioarteko merkataritza libreko itunak baztertzea ez ezik, gazte laborariak instalatzeko erraztasunak, edota energia eta erregaien inpostuak apaltzeko eskatu zieten.
Burokraziak jaten ditu nekazariak, eta denbora gehiago ematen dute ustiakuntza bulegoetan kudeatzen, baratzean edo ikuiluan baino.
Nekazarien batasuna irudikatu zuten atzo lehen aldiz, eskualdeka eta probintzika mobilizatu ondotik. Euskal Herri osotik iritsita.
- EUSLIDER
Azken ordutan AEKk martxoaren 14an Irundik abiatu, eta Hondarribia eta Hendaiatik Urruñara, Korrikak lehen aurreneko 40 bat kilometroak nondik egingo dituen argitu du, baita zeintzuk izango diren lekukoaren eramaileak eta eragileen gune zehatza ere.
Lan handiak hartu dituzte, baina Irungo 3. Eta 4. DBHko ehunka ikaslek ere, Korrika Gaztea antolatzeko lanetan dihardute duela zenbait hilabete. 2010ean AHIZE aholkularitza taldearen laguntzarekin, AEKk euskararen erabilera eta hizkuntza ohituretan eragiteko abian jarritako EUSLIDER ekimena, ongi errotu da eskualdeko ikastetxeetan. 2021ean Behe Bidasoa eskualdean Hirubide, Toki Alai eta San Vicente de Paul ikastetxeetako DBHko ikasleak EusLider bilakatzen aurrenekoak izan baziren ere, hedatu egin da, eta urtero zenbait ekintza burutzen dituzte gazteek beraiek antolatuta. Iaz Euslider Olinpiadak ospatu zituzten Uranzu frontoian. Eta aurten Korrika urtea dela probestu dute, 'Korrika Gaztea' antolatzeko.
Aurtengo proiektuan parte hartu duten ikastetxeen artean Eguzkitza DBHko ikasleak ditugu. Maddik azaldu digu Korrika Gaztea antolatzea garrantzitsua dela beraientzat.
- M8
Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a, eta eskualdean izanen ditugun hitzorduak zerrendatu ditugu.