Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du

Aitor Errazkin Basurko 2024ko mar. 26a, 13:04

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, jendearen asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen du Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak. Horretarako, itsasargiak protagonistak izanen diran mikroipuin bat idaztera animatu dituzte literatur zaleak.

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat... gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da. Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, jendearen asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen du Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak. Horretarako, itsasargiak protagonistak izanen diran mikroipuin bat idaztera animatu dituzte literatur zaleak.

Parte hartzeko, zuen mikroipuinak helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzue: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 20 baino lehen.

Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira. Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du. Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da oinarriak erabat onartzea. 

Iñaki Garcia, Euskadiko Itsasargien Lagunen elkarteko presidentea mintzatu da mikrokontakizunen lehiaketaren inguruan.