Irun -Brinkola linean eginiko murrizketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak

Aitor Errazkin 2024ko mai. 2a, 13:17

Renferen aldiriko tren zerbitzuak berriz  kezka eta haserrea piztu du. Irun -Brinkola linean eginiko murrizketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak. 
Zerbitzua minimo historikoetan dagoela uste dute, oraingoan AHTren obren ondorioz, trenen maiztasuna izugarri murriztu eta bidaien iraupena nabarmen luzatu dela diote. Juan Mari Beldarrain, Eguzki talde ekologistako kidearekin hitzegingo dugu

Eta murrizketa hauei gehitu beharko zaizkie azken urteotan eguneroko ogi izan diren trenen atzerapenak nahiz suspentsioak, horiek, itxura guztien arabera, jarraituko baitute. Hauek guztiak obren albo-kalteak dira, noski, zeren eta, orain arte esan ez dugun arren, murrizketa hauek oraingoan ere AHTren obren ondorio baitira.