Proiektuak etxeko eremu intimoan, euskararen gaineko gogoeta egin eta ondorioz gogoetaren araberako urratsak emateko aukera eskaintzen du. 2024an, Urruñan, Ikastolako, Hiri barneko, Oletako eta San Frantses Xabier eskoletako klase elebidunetako eta murgiltze ereduko CE1 eta CE2 mailetako haurrak bisitatu ditu apirilaren 29tik ekainaren 2ra. Horrez gain, Plazara elkarteak, burasoei iniziazio tailerrak eskainiko dizkie maiatzaren 21, 23 eta 30ean.
Bestalde, ekainaren 2an Urruñan "Ele-Alai" festa antolatu dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Pontx pailazoa,Tor magoa,loratzen ikusgarria eta eguerdi partean kriseiluaren ekitaldia antolatu dute. Ekimen honi buruz hitzegiteko, zilia topaguneko kidea, Jone urruñako euskara teknikaria eta Oihana ipuinkontalariarekin hitzegingo dugu