Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, topaketa berri bat izango da Hondarribian: ‘Zestafesta’ diseinu eta sormen topaketa hain zuzen ere. Itsas Etxea Auditoriuma, sormen eta diseinu leku bilakatuko egun oso batez. Astelehen honetan egin dute aurkezpen prentsaurrekoa eta oso denbora laburrean, goizeko tailerretarako sarrera guztiak agortu dira. Arratsaldeko hitzaldietara gerturatzeko aukera dago oraindik ere ordea. Julia Lasa, Ane Garmendia eta Patri Taberna dabiltza jardunaldiaren antolaketan. Xehetasun oro www.zestafesta.com atarian topatuko duzue.