Ostegun honetan Itsas Etxea auditoriuman eskainiko dituzten “Kemen 50 urte” eta “Azken dantza maisua” dokumentalen emanaldiekin hasiko badira ere, ostiraletik igandera euskal dantza kalera eramateko helburua du Kemen dantza taldeak. Bertako helduek ez ezik, bereziki Adaxka dantza taldeko txikienek hartuko dute protagonismo nagusia. Izan ere, aurtengo berezitasuna, igandean ospatuko duten Dantzari Txiki Eguna izango da. Bertan, Adaxkako Irungo harrobiko dantzariekin batera, Oñatiko Oñatz dantza taldeko, Galdakao Andramari, Hendaiako Akelarre eta Hondarribiko musika eskolako dantzariek ere parte hartuko dute. Iaz ere hala pentsatua zuten, eta gerora bertan behera geratu bazen ere, Iruñea, Tolosa eta Hendaiako dantzariak gonbidatuak zeuden ekitaldira. Aurtengoa, igandean goizeko 10:00etan hasiko da aipatutako dantzariekin eta kalez-kale herrian barrena.
Hortaz gain, ostiralean erromeria antolatu dute Santa Maria Madalena plazan (barriotxino), eta larunbatean Kemen dantza taldekoen dantza saioa izango da leku berean 18:00etan. Amaiur Calbete Olaizola, Kemen dantza taldeko kideak eman dizkigu aurtengo Hondarribia Dantza jaialdiaren inguruko xehetasunak.
OHARRA: Maiatzak 23an Itsas Etxean 19:00etan antolatutako bideo emanaldietarako sarrerak Arma Plazan edo tickets.kutxabank.es helbidean eskura daitezke.