Sexualitateaz Mintzo

Indarkeria obstetrikoaz Estitxu Fernandezekin

Antxeta Irratia 2024ko eka. 24a, 15:45

“Sortze berri bat”, “Ama Eme Ume” eta “Gure erditzearen jabe” liburuen egilea da, eta horrez gainera psikologo perinatala. Amatasuna eta erditzea ditu hizpide hiru liburuetan baina azkenengoan indarkeria obstetrikoa jorratzen du sakon, benetako lekukotasunekin. Gaia mahain gaineratzeko ausardia batu eta aurkezpen ugari egin ditu. Gaiarekiko erreferente bilakatu da gaur egun.