Sexualitateaz Mintzo

Nahia Alkorta "Mi parto robado"

Antxeta Irratia 2024ko eka. 24a, 16:24

Nahia Alkorta indarkeria obstetrikoaren biktima da. Nazio Batuen Erakundeko Emakumearen Diskriminazio Batzordeak arrazoia eman zion 2022.urtean. 2012.urtean erditu zen Donostiako erietxean eta bertan gertaturikoa, “Mi parto robado” liburuan azaltzen du hitzez hitz. Une hauetan, oraindik ez du prozesua amaitu, legeak arrazoia eman arren, elegitea jarria baitu Eusko Jaurlaritzak. Oso esperientzia gogorra dela adierazten, argiki traumatikoa eta gertatuz gero, salatu aurretik birritan pentsatzeko gomendatzen du, oztopoz beteriko prozesua baita eta etengabean, kontrako jarrerei aurre egin beharrean aurkitzen delako biktima izan den emakumea eta haren familia.