Sexualitateaz Mintzo

Oihana Ihidoy emagina

Antxeta Irratia 2024ko eka. 24a, 16:28

Oihana Ihidoy Emagina da. Pausun jarduten du, emagin liberal gisa, baita Donostiako poliklinikan ere, erditzeetan. Bidasoaren bi aldeetan jarduten du beraz, batetik haurrak munduratzen eta bestetik, haurdun dauden emakumeekin erditzeak prestatzen besteak beste. Aberasgarria da bi osasun sistemen arteko erdian kokatzea, eta batetik zein bestetik ikasitakoa uztartzea.