Piarraz Larzabal Kolegioko hezkuntza aholkukaria da Elena Dufau eta Ara!Gorputz kooperatibako kidea aldiz, Enara Iruretagoiena. Elkartu egin ditugu eta parez pare jarri, nerabeak oinarri harturik, egungo galderak, kezkak eta aukerak mahain gaineratzeko. Ez zuten elkar ezagutzen eta Bidasoa ibaia orain arte muga izan bazaie, elkar topatzeari esker, zubi bilakatzea lortu dugu eta elkarlan posible baterako atea ireki dugu. Nerabeak sexualitatea eta ziklikotasuna uztartu ditugu ordu batez.