Ohi baina egun bat lehenago, gaur, ortziralez hasiko dute aurtengo San Ferminen egitaraua lesakarrek. Hago Silik, Ibil Bedi eta Añube taldeek eta Fifi eta Fefa DJek irekiko dituzte bestak gaur, eta asteazken arte luzatuko dira, ohiko kontzertu, otordu, dantzaldi eta abarrekin.
Eneko Fernandez kultura zinegotziak azaldu duenez, apirilean hasi ohi dira egitaraua prestatzen, eta horrek arazoak ekartzen ditu maiz, musika taldeek ordurako bertze datak lotuak izaten baitituzte. Hala, heldu den urtean urtarrilean hasiko dira lanean.
Aurten, ortziraleko taldeez gain, Burka, Zarata, Ganibet edo Sakatu talde eta txarangak entzuten ahalko dira Lesakan. Astelehenean Peñen eguna izanen da, eta asteartean berriz Gazte Eguna. Asteazkenean, San Ferminak ixteko, Herri Bazkaria izanen da.
Eneko Fernandez kultura hautetsiarekin egitarauaz, eta San Ferminek dituzten berezitasun eta prestaketa erronkez aritu gara.