Ane Elzaurdiak aipatu digunez, gau lasterketa publiko guztiak parte hartzeko helburuz antolatu zuten lehen aldiz «bertarrak eta koadrilak animatzeko xedez». Aurtengoa 10. edizioa dute, eta Berako Besten bezperako egunean (abuztuaren 2an hasten dira herriko bestak) giroa aprobetxatuko dute. Hala, sariak honi begira antolatzen dituzte: lehen hiru gizonezkoak saritzen dira, baita lehen hiru emakumezkoak ere. Eta koadrila bakoitzeko lehendabiziko 3 sailkatuek puntuatzen dute, eta lehendabiziko bi koadrilek saria izanen dute. Horrez gain, sari bat izanen da partaide gehien dituen koadrilarentzat ere.
Antolakuntzan ikusi dute formatuak funtzionatzen duela, eta urterik-urte geroz eta jende gehiago animatzen dela. Eltzaurdiak gogoan du bera ere horrela hasi zela, lehendabiziko urtean ikusle bezala eta lasterketaren berezitasunek erakarrita geroztik urtero parte hartuz (gainera azken urteetan palmaresean ikusi dugu).
Baloratu dute formatuak funtzionatzen duela, «baduela zerbait, urtero jende gehiago animatzen delako». Aurreneko edizioan ezik, Anek gogoan du beti atera dela, eta azken urteetan palmaresean ikusi dugu. Hasieran 100 lagunera ez zen ailegatu, baina azken urteetan gora egin du eta herriko jendea animatu egin da parte hartzera.
Aurten ere betiko moduan, abuztuaren 1ean izanen da arratseko 22:00etan. Irteera eta helmuga Altzateko plaza aitzineko merkatu plazan izanen da, eta ondotik 8 kilometroko distantzian herriko mendi hurbiletatik igaroko da ibilbidea. 300 metro igoera metatua du lasterketak, eta gehienez ere, 200 korrikalarik hartu ahal izanen dute parte.