Txikia zenetik ari da sorkuntzan. Azken urteetan, bitxiak egiten ditu. Belarritakoak hain zuzen ere. Azokak atsegin ditu, beretzat “eguneko parrandak” direla esan digu. Amatasunak bere bizitza zeharkatu duenetik, beste gisa batean sortzen du. Uneak aurkizen ditu horretarako. Egoera guztietara egokitzen jakitea ere, sortzea eta birsortzea ere badelako.