Jaialdia ostiralean hasi zen Hondarribiko Arma Plazan, Antia Muiño galiziar musikarekin, Nova Canción Galega-ren errebelazioa, eta Sünerekin kolaborazio batekin bertara hurbildutako jendea harritu zuena, galizieraz eta euskaraz abesti bat interpretatu baitzuten. Lehen kontzertu honen ondoren, Aragoiko Olga y los Ministriles taldearen txanda iritsi zen, Aragoiko geografia osoan zehar bidaia musikala eginez, Monegros eta Ribagorzako dantzetan jotzen diren boto-gaiten soinuetatik hasi eta Pirinioetako dantza erritmo alaien melodien interpretazioarekin bukatuz. Estitxu Urtizbereak, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko kideak adierazi duenez, «Bidasoa Folk Txingudiko badiako uda-agendaren parte da jada. Hiru hirietan bizi diren pertsona askorentzat ezinbesteko hitzordua da».
Hondarribian bezala, Irungo emanaldiek ere arrakasta bildu zuten. Larunbatean, jaialdia Irunera lekualdatu zen, eta Xabier Zeberio izan zen lehen protagonista, eta bere lan berria aurkeztu zuen: hutsuneak bizigarri bihurtu eta isiluneak hausnarketa une bihurtu zituen ikuskizun minimalista batekin. Erritmo eta kultura aldaketa Gineako N’Faly Kouyaté taldearen eskutik iritsi zen, rocka, jazza edo AfroBeat, AfroTrap, AfroRap, Blues bezalako erritmo etnikoak uztartzen dituen fusio liluragarriarekin. Nuria Alzaga, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko presidenteak azpimarratu duenez, «tarteka euria izan arren, jendeak tinko eutsi zion eta kontzertuez gozatu ahal izan zuten». Ikusle askok dantza egin zuten Junkal plazatxoan izandako kontzertuan.
Jaialdia Hendaian itxi zuten abuztuaren 18an, igandean Hendaian, Bakan eta Luar Na Lubre taldeen emanaldiekin. Bakan taldeak euskal abestien jatorrietara bidaiatu zuen ikusleekin, eta errepertorio tradizionaleko abesti mitiko batzuk abestu zituzten. Luar Na Lubre taldeak, bere aldetik, aurtengo Bidasoa Folk Jaialdiari amaiera eman zion bere errepertorio zabala bilduta.
Partzuergoko kide eta Hendaiako herriko etxeko ordezkaria den Itziar Aizpuruak jaialdiaren arrakasta azpimarratu du, musika taldeen kalitateari esker. Eta Partzuergoaren aldetik, edizio bakoitza hobeagoa izan dadin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.