Euskal Herriko irrati libreen sarearen eguna

Arrosa eguna ospatu dugu

Antxeta Irratia 2024ko urr. 21a, 11:29

26 dira Euskal Herriko irrati libreen sarea osatzen duten irrati libreak. Arrosak batzen ditu denak. Euskaraz eta hurbiletik jarduten dute. FMan zein sarean. Aurtengoa Ataunen ospatu dugu.

Arrosa, Euskal Herriko irrati libreen sareak, barne mailako ospakizun eguna egin zuen joan den larunbatean Ataunen. Gipuzkoa barnekaldeko irratiak, FMrako jauzia egin berri dut, urte luzez interneten soilik jardun ostean. Arraio Irratia, Hala Bedi, Radio Kultura, Esan Erran irratia, Naiz irratia eta Antxeta Irratia batu ginen bertan besteak beste, Ataun Irratiarekin eguna ospatzera. FMra jauzia ematen ondorengoa Bermeoko herria izanen da. Erreportai labur honetan denon ahotsa entzun ahal izanen duzu. Badugu zer esana eta baita zorionez zer entzuna ere.