Guztira, Irungo kaleetan bizi diren 25 pertsonekin bildu ziren, hauetatik 3 emakumeak. Iuri Vidaurre, Plaiaundi institutoko Gizarteratze Sozialeko ikaslea da eta kontaketa honetan bolondres lanetan aritu da Ficoba-Kostorbe-Gal eremuan. Bertan kale egoeran bizi diren bost lagun topatu zituzten, eta haiekin hitz egin zuten beren egoeraz interesatuz, eta inkesta bat osatu zuten.
Kale zenbaketa hau Eusko Jaurlaritzak sustatzen du bi urtean behin 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan. 2022ko zenbaketan 21 lagun identifikatu zituzten kale gorrian Irunen.
Berarekin hitzegin dugu.