Emakume Futbolarien Nazioarteko I. Kongresua ospatu da Ficoban

Paola Oskoz 2024ko aza. 22a, 17:13

Kiroletik saioa zuzenean egin du Antxeta Irratiak Ficobatik, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresuaren aitzakiarekin. Goizane Alvarez Gipuzkoako kirol diputatua, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumeen kirol zuzendaria, Olatz Rivera epailea eta Maider Castillo futbolari ohia Levanten, baita bertako emakumeen estrukturako zuzendaria.

Ortzegun eta ortziralean, azaroaren 21ean eta 22an, ospatu da Ficoban Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua. Erronka berriei aitzin egiteko eta emakumeekin futbolariei bide berriak irekitzeko sortu dute espazio konpartitu hau. Programa eta egitura berriak beharrezkoak direlako, arlo desberdinetako aditu eta profesionalak bat egin dute bi egunez eta, espazio seguru bat sortu dute konfiantzaz eztabaidatzeko. Hainbat gai jarri dituzte mahai gainean: emakumeen futbolaren bilakaera, gorputza, lesioak, osasun mentala, instituzioen papera, etab. 

Goizane Alvarez Gipuzkoako kirol diputatuak, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumeen kirol zuzendariak, Olatz Rivera epaileak eta Maider Castillo futbolari ohia Levanten, baita bertako emakumeen estrukturako zuzendariak hitz egin dute hontaz.