Kukubaso elkartea ezagutzen: naturaren eta komunitatearen arteko lotura

Aitor Errazkin 2025ko urt. 31a, 16:00

Elkarrizketa honetan KUKUBASO Bergarako talde naturzalea ezagutuko dugu; BASO BIZIAK PLATAFORMAn integratuta dago eta proiektu eta helburu amankomunak partekatzen ditu gainontzeko taldeekin, nahiz eta bere ekimenak Bergarako udalerrian burutzen dituzten.

Herritarrez osatutako taldea da eta bertako Baso Biziak berreskuratzearen aldeko apustua egin dute, orain arteko pinuaren eta hori ordezkatu nahi duten bestelako konifera exotikoen zein eukaliptoaren monolaborantzaren arriskua ikusita. Elkarteko Ainhoarekin jarri gara harremanetan eta ondorengo hauek kontatu digu elkarrizketan