Aritz Gorrotxategi: Poesia eta sormenaren arnasgunea

Aitor Errazkin 2025ko urt. 27a, 09:42

Gaurkoan, euskal literaturaren izen handienetako bat hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dugu: Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazle polifazetikoa da. Zuzenbidean lizentziatua, urteetan zehar hainbat arlotan aritu izan da: gidoilari, zutabegile, irakasle eta itzultzaile, betiere hitzen munduarekin lotura estua mantenduz.

Bere ibilbidean sari eta lorpen ugari izan ditu. Besteak beste, Irun Hiria saria irabazi zuen 2000. urtean Kafkaren labankada eleberriarekin, eta 2012an Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesia arloan, Hariaz beste poema liburuagatik. Era berean, literatur sorkuntzarako beka garrantzitsuak ere eskuratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Gaur, Aritz Gorrotxategiren poesia unibertsoan murgilduko gara, bere lanen indar poetiko eta edertasun berezia aztertuz. Prest al zaudete sormenaren arnasaz gozatzeko?

Hatsa elkartea, Hatsaren Poesia liburua prestatzen ari da aurten ere, eta olerkiak aurkezteko epea luzatu dute,  27. liburua udaberrian argitaratuko dute, apirilaren 6 inguruan (data zehazteke).

Egile bakoitzak 2-3 olerki bidali ditzake, ondorengo helbideetara: