LABURBIRAK, euskal zinemagintza sustatzeko eta herritarrei euskarazko film laburrak ezagutarazteko helburuarekin, jada zabaldu du emanaldi bat antolatzeko eskari-epea. Interesa duten elkarte edo udalek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean eskaera egin dezakete Laburbiraren webguneko formularioaren bidez. 2025eko edizioaren aurrestreinaldia, martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan iraganen da.
Andoni Urzelai, LABURBIRAren antolatzaileak, elkarrizketa honetan edizio berriaren xehetasunak eta proiektu honen garrantzia euskal zinemagintzan azaldu digu.
LABURBIRAk ez du soilik film laburrak erakusten, baizik eta zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago, sortzaile eta ikusleen arteko harremana errazteko.
LABURBIRAk, euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, euskal zinemagintza osoaren pizgarri moduan ere eragiten du. Aurtengo edizioak 35 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.
Aurtengo edizioko film laburrak:
-
PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)
-
PLAZER BAT (Sonia Estévez)
-
BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)
-
EUROPA (Ekain Irigoien)
-
PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)
-
HOR KONPON (Jone Arriola)
-
GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)
-
UTLANDSK (Alba Lozano)
Emanaldiak antolatzeko eskaerak:
LABURBIRA edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsaila amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia (informazioa). Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.
LABURBIRAk euskal zinemagintzaren eta euskararen alde egiten duen proiektu honek, herritarrei euskarazko zinemaren indarra eta aniztasuna erakusteko aukera paregabea eskaintzen du.