Zure datuak, haien boterea: espioitza digitalaren arriskua

Aitor Errazkin 2025ko ots. 11a, 11:00

Kaixo entzule guztioi, ongi etorri Ekofrekuentzia irratsaiora! Gaurkoan, Internetekoalde ilunetara egingo dugu bidaia, espioitza masiboa eta gure pribatutasuna arriskuan jartzen duten neurriak aztertuz. Gai konplexua eta kezkagarria da, eta saio honetan hainbat kasu aztertuko ditugu sakonago.

Lehenik eta behin, ChatControl delako legediari erreparatuko diogu. Europako Batasunean proposatu zen haurren abusuak ekiditeko, baina asko kritikatu da, komunikazio pribatu guztiak monitorizatzeko atea irekitzen duelako. 2023an atzera bota zen, baina 2024an berriz bozketara eraman nahi dute, aldaketa ñimiño batzuekin. Herrialde batzuetako gobernuek tinko defendatzen dute, baina gizarte zibileko hainbat erakundek gogor egiten diote aurka. Gai honen inguruan gehiago jakiteko, X.net kolektiboaren lana ere aztertuko dugu. https://xnet-x.net/es/chatcontrol-monitorizacion-automatizada-conversaciones-ia/

Ondoren, AEBetako CALEA legediari buruz hitz egingo dugu. Komunikazioak miatzeko eta kontrolatzeko asmoarekin onartu zen duela urte asko, eta gaur egun, interneteko zerbitzuetan ere aplikatzen da. Hain justu, berriki jakin da Txinak AEBetako sareetako atzeko ateak baliatu dituela baimenik gabe, eta horrek eztabaida handia piztu du segurtasunaren inguruan. https://en.wikipedia.org/wiki/Communications_Assistance_for_Law_Enforcement_Act

Jarraian, Pegasus spyware ezagunari buruz arituko gara. NSO Group enpresak garatutako software honek politikariak eta eragile sozialak zelatatzeko balio izan du, eta sistema eragileen ahultasunak aprobetxatuz, erabiltzaileen datu guztiak atzitzeko gaitasuna du. Pegasus telefonoan dugun ala ez egiaztatzeko tresnak badaude, baina erabiltzeko ezagutza tekniko apur bat behar da. https://github.com/mvt-project/mvt https://www.nsogroup.com/

Amaitzeko, Edward Snowden eta bere filtrazio famatuak ekarriko ditugu gogora. 2013an, NSA agentziak herritarren gaineko espioitza masiboa egiten zuela erakutsi zuen, inolako epaile kontrolik gabe. Bere kasuak ondorio sakonak izan ditu mundu osoan, eta gaur egun oraindik pribatutasunaren inguruko eztabaidan oinarri sendo bat da. https://www.youtube.com/watch?v=1CVs6-epA1o