Norena da lurra EAEn? Norenak dirulaguntzak? Norenak basogintzaren erabakiak?

Aitor Errazkin 2025ko mar. 14a, 16:00

EAEko forestalisten diskurtsoek eta beharrek erkidego honetako basogintza politikak baldintzatzen dituztela kontu zaharra da, baina horri gehitu behar zaio estrategia informatibo manipulatzailea datuak eta kontzeptuak plazaratzen dituztenean, hala nola zer den basoa eta zer ez, edota gaur helduko diogun gaiarena baita ere, hau da: nola dago banatuta lurjabetza EAEn, nork eramaten ditu sektore honetako dirulaguntzen zatirik handiena eta nork markatzen du basogintza politika

Administrazioak zabaldu nahi duen zeharkako mezua zera da: sekulako lan soziala egiten ari gara gure baserritarren, lurjabeen alde, sektorean diren behartsuenei laguntzen; baina, hori egia al da? goazen ikustera datuak