Batetik proiektuaren kontrako mugimenduaren antolakuntza mailan eman diren urratsen berri izamngo dugu eta bestetik proiektuaren puntu garrantzitsuen inguruko gogoeta partekatuko digu. Asko dago esateko, borrokatzeko eta aldarrikatzeko denon artean. Entzule, zure zabalkundea ere, esan beharrik ez dago, oso garrantzitsua da eta, bide batez, ez dezagun ahaztu borroka hau, Ama lurraren aldekoa, biodibertsitatearen eta gure bizitzaren aldekoa, ez dituela mugak, are gutxiago Iratiko basoa suntsitu nahi dutenean, beste baso batzuekin batera.
Bide batez probestuko dugu ezagutzeko nola dagoen mugimendu ekologista Ipar Euskal Herrian.
Zure desadostasuna erakutsi nahi baduzu proiektuarekiko sartu esteka honetan eta sinatu:
USINE E-CHO, NON MERCI ! - Petitionenligne.net
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!