Lur komunalak Euskal Herrian, "inoren lurrak eta denonak"

Aitor Errazkin 2025ko mar. 21a, 16:00

Gaurko gaia gure lurren historiarekin lotuta dago, zehazki lur komunalak deitzen diren horiekin edo  beste modu batean esanda, INOREN LURRAK ETA DENONAK.

Ekingo diogu, beraz, Euskal Herrian izandako bilakaera historiko horren zertzelada batzuekin. Goazen ikustera zein den izendapen horren esanahia: Sistema komunalak sinpleak edo konplexuak izan daitezke, erabakigune bakar batekin edo anitzekin, jurisdikzio eremu handietan beti.
Hainbat gertuko eredu ditugu gaur egun, oraindik ere, Euskal Herrian zehar.
Komunalak garrantzi handia omen zuen Euskal Herriko sistema ekonomiko propiorako. Neurri handi batean, Auzolanek beren mantentze lanetarako deia egiten zuten, eta Batzarrek kudeaketak erabaki. Beraz, hor ditugu hiru elementu elkarri lotuta, lur komunalak, Batzarreak eta Auzolana; batak ezin zuen iraun besteak gabe. Heri lurrak behar ditugu, denontzat, denon artean erabakitzeko.