Hasi da Euskaraldia: ikusi hemen eskualdeko egitaraua

Aimar Lopez 2025ko mai. 15a, 11:02

Euskararen erabilera sustatzeko ariketaren laugarren edizioa hasi da gaur goizean. Ehunka euskaltzalek Belarriprest eta Ahobizi txapak soinean dituzte jada Bidasoaldean, eta hamar egunetarako egitarauak prest dira Hendaian, Irunen eta Hondarribian.

Maiatzak 15 osteguna

Hendaian

-17:30ean Borderline Fabrikan. Hasiera ekitaldia, txapa banaketa eta Kantuz Kantu

Irunen

-18:00tan Zentroko Auzo Elkartean. Euskaraldia auzoetan: Oinkada Muxiko-Taldea.

-19:00tan Zabaltza plazan. Irekiera ekitaldia eta 11koaren aurkezpena: Peñagarikano, Telleria eta Agirre bertsolariak, erromeria Auntxa Trikitixa Eskolarekin, dantza Pauso-K-rekin… eta gehiago!

Hondarribian

-18:00tan Kasino Zaharran. Txapa jartzearen ekitaldia

 

Maiatzak 16 ostirala

Hendaian

-20:30ean Borderline Fabrikan. Frankenstein Agurgarria ikuskizuna. Sartzea 10€ren truke lekuan berean edo borderlinefabrika.eus webgunean

 

Maiatzak 17 larunbata

Hendaian

-Egun osoan Gaztelu Aretoan. 11:00etan Mintzodromoa, 12:00ean Mutxikoak, 14:00tan Kantu bazkaria, 15:00etan Haurrentzat animazioa eta 18:00tatik landa kontzertuak, Imuntzo eta Beloki, Kode eta DJ Bull.

Irunen

-11:00etan Artiako auzo elkartean. Euskaraldia auzoetan: globoflexia tailerra, aurpegi margotzea, ipuin kontalaria eta kalejira.

-17:00etan Urdanibia plazan. Hurbileko magia: Asier Kidam magoa.

-19:00tan Urdanibia plazan. Bingoz bingo! Yogurinaha Borova eta Aurori Badiola.

 

Maiatzak 18 igandea

Hendaian

-19:00tan Variétés zinegelan. Faisaien Irla filmaren proiekzioa.

Irunen

-09:00tan Santiago Auzo Elkartean. Euskaraldia auzoetan: mintzagosaria.

-11:00etan Zabaltza plazan. Igande Sasoi: "txoko" informatiboa.

-18:00tan Urdanibia plazan. Antzerkia: 'Euskaldungak'. Aroa Blanco eta Maite Lopez.

 

Maiatzak 19 astelehena

Irunen

-18:00tan CBA gunean. Liburu irakurketa: 'Kutxidazu bidea Ixabel'.

 

Maiatzak 20 asteartea

Irunen

-19:00tan Amaia KZn. ZtandaP bakarrizketa, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

 

Maiatzak 21 asteazkena

Hendaian

-10:00etan Errepublika plazan. Bigarren eskuko euskarazko liburu trukaketa.

Irunen

-14:00tan Eguzkitza BHIn. Euskaraldiaren aldeko bazkaria. Eguzkitza BHI, Eusliderrak eta AEK.

-18:00tan Irungo AEKn. Hika ikastaroa (3. saioa).

-19:00tan EKTn. Topaketa: Hikodromoa.

 

Maiatzak 22 osteguna

Hondarribian

-19:00tan Itsas Etxean. “Momotxorroak, Kaos baten istorioa” dokumentala eta mahai ingurua.

Irunen

-19:00tan Zentroko Auzo Elkartean. Hatsaren poesia liburu aurkezpena.

 

Maiatzak 23 ostirala

Hendaian

-18:00tan Gaztelu Zaharren. Antzerkiaren Maiatza festibalaren irekiera eta pintxo potea.

Irunen

-15:30tan Eguzkitza LH kanpoaldean. Euskaraldia auzoetan: Eguzkitza kantuz.

-17:00etan San Miguelgo Auzo Elkartean. Euskaraldia auzoetan: Kamishi-Jai antzerkia.

-19:00tan Amaia KZn. Kontzertua: Oskarbi.

Hondarribian

-19:00tan Santiago kalean. Kemen eta Otsagabiako dantzarien emanaldia

 

Maiatzak 24 larunbata

Hendaian

-9:30ean Endaika arraun elkartean. “Mugitu euskaraz”, ate irekiak eta entrenamendua.

-11:00etan Hondartzan. “Mugitu euskaraz”, Yoga eta Longe Côte iniziazioa, edari beroa eta bizkotxak.

-18:30ean Gaztelu Aretoan. “Eukalyptus” antzerkia, Jon Ander Urrestiren eskutik. Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan.

Irunen

-12:00tan San Juan plazan. Musika: Txorimaloak Soinu Taldea.

-17:30tan Pio XII plazan. Txotxongiloak: 'Baleazaleak'. Ostomila.

Hondarribian

-12:00tan Portuan barrena. Erromeria ibiltaria.

-14:00tan Madalen plazan. Bazkaria.

-16:00tan Madalen plazan. Euskaraokea.

 

Maiatzak 25 igandea

Hendaian

-10:30ean Gaztelu Aretoan. Argilunak dantza eta bideo ikuskizuna.

-11:30ean Gaztelu Zaharren. Mutxikoak.

-12:30ean Gaztelu Zaharren. Euskal dantza tailerra eta ikusizuna.

Irunen

-12:00tan San Juan plazan. Mutxikoak: Jeiki Hadi Taldea.

-19:00tan Zabaltza plazan. Itxiera ekitaldia: euskal-berbena Skola Musikekin, dantza ikuskizuna Pauso-K-rekin eta festa!

Hondarribian

-11:00etan Herrian zehar. Kalejira. Dantzari txiki egunaren baitan.

-12:30ean Arma plazan. Dantza Saioa. Dantzari txiki egunaren baitan.

-16:00tan Soroetan. Erromeria. Dantzari txiki egunaren baitan.