Errugbia protagonista izango da uztailaren 12an Hondarribiako hondartzan

Paola Oskoz 2025ko eka. 26a, 10:38

Txingudi Rugby Klubak antolatutako Beach Rugbyren zortzigarren edizioa ospatuko dute heldu den uztailaren 12an Hondarribiako hondartzan. Goiz osoko egitaraua prestatu dute horretarako eta bertan parte hartzeko izen ematea ere irekia dago, klubaren webgunean.

Txingudi Rugby Klubak antolatuta, Beach Rugby txapelketaren zortzigarren edizioa ospatuko dute heldu den uztailaren 12an Hondarribiako hondartzan. Senior mailako gizon, emakume edo talde mistoek hartuko dute parte, baita beteranoek ere. Touch modalitatean ariko dira eta, urtero bezala, eskualdeko errugbi taldeak besta eta laguntasun giroan ospatzen duten jardunaldia da. Klubak bertan parte hartzeko taldeen izen ematea ere ireki du dagoeneko.

Bertze urte batez errugbia protagonista izanen da Hondarribiako hondartzan. Senior eta beterano mailetako emakume, gizon edo talde mistoak ariko dira lehian, besta eta laguntasun giroan. Touch modalitatean ariko dira jokalariak. Pasa den urtean, 130 jokalarik hartu zuten parte hamahiru taldeetan banaturik eta Txingudi Rugby Klubak cifra hori gainditzea espero du aurtengoan. Horretarako izen emateak ireki dituzte dagoeneko, eta horretarako euren webgunean eskuragarri jarri duten formularioa bete beharko dute interesdunek. Jokalari bakoitzak 25€ oraindu beharko ditu izena ematerakoan (30€ uztailaren 2aren ondotik apuntatzen badira). Trukean, kamiseta, jana eta edaria jasoko dituzte. 

Partiduez gaiz, egun osoko egitaraua prestatu dute klubetik. 11:30ean, errugbi inklusiboko erakustaldia izanen da Hernaniko klubaren eskutik. Taberna txiki bat ere jarriko dute bertan eta merchandising sartzeko mahai bat ere. Hondartzako pasealekuan jarriko dira, bertatik pasatzen den jendeak ikus dezan. Eguerdian, hirugarren denbora eskainiko zaie jokalari, epaile eta antolatzaileei eta DJ Asuncionek musikaz girotuko du momentua. 

Harpastum txapelketa Dies Oiassonis ekitaldian

Biharamunean, uztailaren 13an, erromatarren garaiko Harpastum izeneko kirolaren erakustaldian ere parte hartuko du Txingudi Rugby Klubeko senior mailako jokalariek. Erromatar legionarioek praktikatzen zuten kirola gaur egungo errugbiarekin antzekotasunak ditu. Helburua baloia aurkariaren zelaiaren alde batera eramatea da eta, saihesteko, defentsak kontaktu fisikoa erabil dezake. San Juan plazan izanen da erakustaldia, 13:15etik aitzinera.